Elorrieta- Erreka Mari Turismoko goi-mailako zikloetako ikasleak Turium 2022 nazioarteko bikaintasun-foroan izan dira, Gasteizen. Euskal hiriburua European Green Capital izendapenaren hamargarren urteurrena ospatzen ari da. Eta Turium 2022 pentsalari, ameslari eta nazioarteko adituekiko topagunea izan da, ingurumenarekiko konpromiso handiena duen turismoaren abangoardian.
“Gure lan-etorkizunerako ibilbide emankorra izan da maila profesionalean, eta iraunkortasunari buruzko joera berriak ezagutzera eman dizkigu”.