Bilboko itsasadarrean nabigatzen - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Bilboko itsasadarrean nabigatzen

Urriaren 11an, asteartea, Bidaia-agentziak eta ekitaldien kudeaketa eta Turismo-gidaritza, informazioa eta laguntza zikloetako 1. eta 2. mailako ikasleek bi orduko zeharkaldia egin zuten Bilboats itsasontzi batean, Bilboko udaletxetik Santurtziko porturaino.

Bigarren mailako ikasle batek inguruko leku hainbat turistiko eta historiko azaldu zituen ingelesez. Gidak Guggenheim Museoari, Bizkaia Zubiari, Zubizuri zubiari, Artiach fabrikari, abandonatutako lantegiei eta Iberdrola dorreari buruzko azalpenak eman zituen, besteak beste.

“Txangoa nahiko interesgarria izan zen; izan ere, baliabide turistiko asko egunero ikusten ditugu, baina horiei buruz orain arte inoiz ez digute hain sakon azaldu. Ondorioz, xehetasun gehiago jakin ahal izan genituen eta hori oso polita da, leku horietan bizi baikara”.