Turismoko zikloetako ikasleak “Talentua handitzen” ekitaldian - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Turismoko zikloetako ikasleak “Talentua handitzen” ekitaldian

Elorrieta-Erreka Mari LHIIko Bidaia agentziak eta ekitaldien kudeaketa eta Turismo gidaritza, informazioa eta laguntza zikloetako bigarren mailako ikasleak irailaren 29an “Talentua handitzen” ekitaldian izan ziren. Jarduera hori Espainiako Zuzendari eta Exekutiboen Konfederazioak BECen antolatu zuen, gazteen topagune gisa eta haien talentuari balioa emateko asmoz.

Gure ikasleek, hainbat arlotako enpresaburuen eta profesionalen batera, eztabaidetan parte har zezaketen eta lan-merkatura ateratzeko tresnak bertatik bertara ezagut zitzaketen. Hizlari parte-hartzaile batek esan zuen bezala, “Adreilu bat jarriko dugu, ahalik eta modurik onenean, eta, horrela, harresi bat eraikiko dugu”.