Javier Garcia eta Esteban Garitagoitia informatika saileko irakasleek Erasmus+ programaren bidez mugikortasun bat egin dute duela gutxi Pragan (Txekiar Errepublika) bi ikastetxe eta enpresa informatiko bat bisitatzeko.
Ikastetxeek Txekiako hezkuntza-sistema azaldu eta instalazioak erakutsi zizkiguten. Horretaz gain, ikasleei eta horiek lan-merkatuan sartzeko dituzten aukerei buruzko hainbat ikuspuntu trukatu ditugu.
Enpresan, beren instalazioak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak erakutsi zizkiguten. Etorkizunean, Erasmus programaren bidez ikasleren bat enpresa horretara bidaltzeko aukera kudeatuko dugu.
Esperientzia oso aberasgarria izan zen.