Nire bizipenak Bulgarian Erasmusen babespean - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Nire bizipenak Bulgarian Erasmusen babespean

Erasmusetik joatea beti da aukera ona, noranahi zoazela ere. Nire kasuan 3 hilabete eman ditut Plovdiven (Bulgaria) eta esperientzia izugarria izan da. Hasieran, kosta egiten da pixka bat kultura eta hizkuntza berrietara egokitzea, baina, egia esan, nik zorte handia izan nuen: praktika onak egin nituen bidaia-agentzia baten, tutoreek lagundu zidaten, apartamentu on baten egon nintzen erdigunetik gertu eta ikaskide zoragarriak izan nituen.

Azkenean, oroitzapen ahaztezinekin itzultzen zara, Europan zehar bidaiatzen duzu, burua zabaltzen dizu, eta, gainera, asko ikasten duzu, batez ere zeure kabuz moldatzen eta erosotasun-eremutik irteten. Ahal duen orori gomendatzen diot zalantzarik ez izatea eta Erasmusean izena ematea, aukera paregabea da.

Saioa – Bidaien eta Ekitaldien Kudeaketako Agentziako 2. mailako ikaslea