Ekainaren 14an, Bilboko Arte Ederren Museoan, DEMAk antolatzen duen Enpresari Lehiaketaren sariak banatu ziren, urduritasun puntu batez.
Enpresari Lehiaketaren helburua Bizkaiko gazteen artean enpresa-ekintzailetza bultzatzea da, eta helburu hori Elorrieta- Erreka Mariren Urratsbat programak partekatzen du.
Gure ikastetxeko bi ikaslek parte hartu dute, Eneko Martinek (Fabrikazio mekanikoko diseinua) eta Patricia Aguirrek (Turismo gidaritza, informazioa eta laguntza). Biek Itziar Carranza DEMAko teknikariaren tutoretzarekin garatu dituzte beren proiektuak, eta agian proiektu horiek egunen batean gauzatuko dira.
Sarituen artean Patricia Aguirre zegoen, bere proiektua sustatzeko egindako bideoagatik.
Zorionak parte hartzaileei, sarituei eta saritu gabekoei, egunen batean errealitate bihurtzea espero dugun egindako lanagatik.
Elorrieta-Erreka Mariren Urratsbat programatik datorren ikasturtean enpresa-ekintzailetza sustatzeko proposatzen diren jardueretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Uda ona pasa eta datorren ikasturtera arte.
Ondo izan.