Kevin dut izena eta Bidaia Agentzien eta Ekitaldien Kudeaketako Goi Mailako ikasketak egin ditut. Praktikak atzerrian egitea erabaki nuen, Erasmus + bidez. Lituania aukeratu nituen helmugen artean ez bazegoen ere, nire esperientzia oso ona izan da. 3 hilabetez aritu naiz Vilnius City Tour-en, Lituania osoan zehar ibilbideak antolatzen dituen bidaia-agentzia hartzailea.
Jende berri asko ezagutu dut, lituaniarrak, sevillarrak, madrildarrak, korearrak, frantsesak, baita hurbilagokoak ere, Oriokoak, Arrigorriagakoak, Trapagarangoak, Durangokoak, Bilbokokoak…
Kultura, tradizio eta hizkuntza ezberdinak ezagutu ditut. Lagun berriekin, ingelesa maila hobearekin eta lan eta gizarte esperientzia askorekin bueltatzen naiz. Azken finean, Erasmus abentura biziki gomendatzen diot aukera hori aurkezten zaion orori.