Erasmus + Bulgariako Plovdiven - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Erasmus + Bulgariako Plovdiven

Teresa naiz, Bidaia eta Ekitaldien Kudeaketa Agentziako ziklokoa, eta zortea izan dut erasmusa Bulgariako Plovdiv izeneko hiri batean egiteagatik (Sofia hiriburutik 2 ordu ingurura). Hasieran beldur pixka bat eman zidan, ez bainuen herrialde honetaz ezer ezagutzen, baina pozarren harritu nau. Bulgarieraz ezer ulertu ez arren, bertako jendearekin ondo ulertu dugu elkar. Gainera, esperientzia onak bizi izan ditut Euskadiko hainbat tokitako ezagutu dudan jendearekin.

Martxoan hotz handiko egunak izan ziren, baina apiriletik aurrera eguraldia asko hobetu zen. Pisuan 3 pertsona geunden, eta 2 gela zeuden (bata banakakoa eta bestea bikoitza). Zentrotik 10 minutura zegoen oinez eta praktikak egiten genuen enpresara autobusez 10 minutura. Bulgaria oso herrialde merkea da. Hiriko autobusaren tiket batek 0,50 €balio zuen, eta inguruko herrialdeetarako hegaldiak ere oso merkeak ziren.

Asko eskertzen dut herrialde hau ezagutzeko aukera izan izana.