Maiatzaren 24, 25 eta 26an, CPIFP Corona de Aragón (3) CPIFP Pirámide de Huesca (3), CPIFP Elorrieta Erreka Mari (2) eta IES Tirant lo Blanc (2) ikastetxeetako 10 irakaslek, Cobots: La revolución del concepto “interacción persona-máquina” berrikuntza proiektuaren baitan Universal Robotsen egoitzan formakuntza bat jaso genuen Bartzelonan.
Formakuntza ikastaroa Maiatzaren 24 eta 25ean burutu zen goiz eta arratsaldez. Bertan, Universal Robotsen URe3 robot kolaboratiboa erabiltzen ikasi genuen, SEA enpresa kolaboratzaileko Luis Miguel Ronco irakasle zelarik.
Hurrengo egunean, Maiatzaren 26an, 5 irakasle Hispack azokara gerturatu ginen, proiektua garatzeko oso baliogarriak izango diren sektoreko azken nobedadeak eta aplikazio adibideak ikusteko asmoz.