Turismo-ikasleak Expovacaciones 2022 azokan - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Turismo-ikasleak Expovacaciones 2022 azokan

Pasa den ostiralean, maiatzak 6, Expovacaciones 2022 azokara joan ginen gure ikasleekin. Bertan, stand ezberdinetan (Euskadi, Comunitat Valenciana, Illes Balears, Galicia, Castilla- La Mancha, Cuba, Portugal, bidai agentziak…) adeitasun eta begiruneaz gozatuz gain, gure ikasle ohi zein aurtengoak agurtu eta eurekin hitz egin genuen. Oso pozgarria izan zen euren gogoeta eta sentsazioak entzutea eta turismo sektorean emandako lehenengo pausuen lekuko izatea. Azkenik, Elorrieta- Erreka Mari eta Basquetour-en arteko elkarlana aipatu beharra daukagu, horri esker gure bi ikaslek (Susana Fuentes eta Ariadna Díaz) Euskadiko postuan lan egiteko aukera izan baitzuten. Bai Susanak bai Ariadnak jakinarazi digutenez, esperientzia oso aberasgarri eta polita izan zen.