Apirilaren 7an Bilboko Iberdrola dorrean egindako jardunaldian 150 pertsona inguru izan ziren, LHko 32 euskal ikastetxetako arduradunak besteak beste. Ekintzan 2021-2022 ikasturtean garatzen ari diren berrikuntza-proiektuak aurkeztu ziren Europako beste herrialde batzuetako Lanbide Heziketako ikastetxeekin lankidetzan, Erasmus+ KA2 Europako programaren barruan.
Lanbide Heziketako euskal ikastetxeek Europako 97 berrikuntza-proiektutan parte hartu dute ikasturte honetan, TKNIKAren koordinaziopean. Datu horren arabera, Euskadi “oso eskualde aktiboa dela ” adierazten da.
Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok parte hartu zuen. Proiektu horiek duten garrantzia azpimarratu zuen eta beste behin ere esan zuen Euskadi erreferentzia dela Europako Erkidegoko berrikuntzaren eta ikerketaren esparruan.
Lantaldeetan antolatuta, Erasmus+ proiektuen koordinatzaileek beren proiektuak aurkeztu eta LHko beste ikastetxe batzuetako lankideekin partekatu zituzten.
Talde horietako batean Elorrieta – Erreka Mari LHIIko kideak aurkitu genituen, Iraide Olivares (Zuzendaria) eta Jon Agirre (Nazioartekotze arloko arduraduna).