Asier Merlo eta Kevin Diaz ikasleek («Gidaritza, Informazioa eta Asistentzia Turistikoa» goi mailako 2. mailakoak, praktikak amaitzear daudela) 1. mailako ikasleei Bilboko Atxuri eta Campo Volantín auzoetatik bisita gidatua eskaini zieten.
Bisita horiek jende guztiari eskainiko zaizkio laster, udalaren «Bilbao Izan» programaren barruan eta PACAY, S.L. enpresaren laguntzarekin.
Bisitak bikainak izan ziren eta Bilbo zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izan genuen.