Zorrotzaurreko lanetan bisitari - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de formación profesional

Zorrotzaurreko lanetan bisitari

2022ko otsailaren 11n Obra zibila eta eraikuntza zikloko 1. mailako ikasleak Zorrozaurreko obretara bertaratu ginen, Typsa enpresako Amaia Acevesen azalpenei esker eraikuntza-prozesua hasiera-hasieratik ezagutzeko aukera izanik. Sakonean jakin genuen proiektuaren eta inguruko hainbat gorabeheraren berri, Zorrotzaurre irlako UE 1aren D faseko urbanizazio-lanak bisitatu baikenituen. Hiria berroneratzeko operazio erraldoi baten parte dira lan horiek, Bilbori ekonomia eta gizarte arloan hainbat aukera eskainiko dizkion gunea atonduko dira eta.

Hiritartze-lanetarako, lurzorua hobetzeko eta moila sendotzeko jardueetan drainatze-metxak, piloteak, CMC piloteak, betelanak, hormigoizko krontrahormak eta beste hainbat teknika ikusi genituen. Instalazioen kanalizaziorako lanek era guztietako zerbitzuez hornituko dute irla. Ur azpiko sendotze-lanetan -25 m-ko sakoneraraino hondoratu behar dute. Lan faraonikoak Zaha Hadid arkitekto handiak diseinatutako eraikuntza-multzoa Aurrera eraman ahal izateko.

Egun polita eta probetxugarria izan genuen. Ikasleek hementxe berton daukagun benetako erronka erraldoi hori hurbiletik ezagutu zuten, ezagutzak eta motibazioa suspertzeko lagungarri.