Ekintzailea naiz - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Ekintzailea naiz

Otsailak 11n, ostirala, Urratsbat kordinakundetik, DEMA eta Patricia Aguirre ikaslearen laguntzarekin, “Ekintzaileekin mahai ingurua” ekimena bideratu genuen.

Mahaian partu hartu zutenak: Ainara Martinez, “Akelarre Hostel Bilbao”ren sortzailea, MIkel Pikaza, “Zirkodomoa” zirko egonkorraren sortzailea, Patricia Aguirre, turismo ikaslea  eta “Clover House” jatetxearen sortzailea, eta Itziar Carranza, DEMA erakundearen teknikaria.

Bakoitzak bere bizipenak plazaratu zituen, jarraian elkarrizketa moduko tartea zabaltzeko. Ordu eta hogei minutu egon ginen lan merkatuan lanpostua eskuratzeko dauden aukeren artean norberak berea sortzearen ideiaren inguruan. Horixe zen helburua, lanpostua eskuratzeko aukeren artean, ekintzaile izatearena ere badagoela.

Giro polita sortu zen, mahaikideak eta publikoa giro atseginean igaro genuen norberak bere ondorioak ateraz.

Hemendik eskerrak  mahaian partu duten guztiei.