Zinea eta Protokoloa II - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Zinea eta Protokoloa II

Zuzendaritzari laguntzea zikloko 2. mailako taldeak, abenduaren 20an eta 22an, Zinema&Protokoloaren bigarren jardunaldiak antolatu zituen Erreka Mari gunean. Helburu nagusia protokoloaren eta ekitaldien antolaketaren garrantzia guneko ikasle guztiei modu entretenigarrian helaraztea zen.

Protokoloaren munduarekin lotutako eszenak ikus zitezkeen 5 film-zati proiektatu ziren. Taldeek film bakoitza defendatu zuten Jose Luis Orokieta (Komunikazio irakaslea), Cristina Arrien (Protokoloko irakaslea) eta Marianne Uriarte (Protokoloko irakaslea) epaimahaikideek film irabazlea hauta zezaten.

Ikasle-taldeek film-zati bakoitza defendatu ondoren, lehenengo egunean galdera eta erantzun sorta bat egin genuen Quizzen eskutik. Bigarren egunean, “C ‘est La Vie” film irabazlea ikusi ondoren, gosari batzuk eta Gabonetako saski bikain bat zozketatu genituen.

Jarduera horren bidez, ekitaldi bat eratzeko benetako praktika bat egin ahal izan da, heziketa-zikloan landutako ezagutzak garatzeko balio handikoa. Guregan jarritako aukera eta konfiantza eskertu nahi ditugu. Etorkizunean horrelako jarduera gehiago egitea espero dugu.