Lehenengo ebaluazioan, Merkataritza Jarduerak zikloko ikasleok, azoka solidario bat antolatu dugu Erreka Mari gunean. Abenduaren 22an eta 23an egin zen, eta gure helburua zen FEDER izeneko elkarte batentzat dirua biltzea, gaixotasun arraroak ikertzen laguntzeko eta beren familiei ere bai.
Lehen pausoa, dirua emateko elkartea aukeratzea izan zen. Gero merkatuaren izena aukeratu genuen, lehiaketa bat eginez eta MerKamari izan zen irabazlea. Kartelgintza egin genuen, eta produktuak biltzeko e-maila prestatu eta bidali genuen. Logoa eta webgunea sortu genuen, non hainbat produktu igotzen joan ginen, eskatzen genuen prezioarekin. Gainera, aldez aurretik erreserba zitezkeen produktuak.
Horrez gain, opariak beste era batera biltzen ikasi genuen, prezioen etiketatzaile bat nola erabili, produktuak azoka egunean saltzeko erakusmahai desberdinetan jartzen, bezeroarekin harremana izaten eta ondoren sare sozialetan eskegi ditzakegun bideoak egiten ikasi dugu.
2. mailako ikasleek erakusleiho bat egiten eta diseinatzen lagundu digute, eta eskertzen diegu.
Egin klik hemen MerKamariren bideo bat ikusteko.