FEKOOR elkartearekin solasean - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

FEKOOR elkartearekin solasean

2021eko abenduaren 15ean, 2GIA3ko ikasleek oso hitzaldi aberasgarria izan zuten FEKOOR sarearekin. Elkarte hau Bizkaiko Ezintasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailearen akronimoa da, eta honen helburu nagusia desgaitasunak dituzten emakume eta gizonak gizarteko edozein esparrutan barneratzea da. Gainera, enpresei eta instituzioei hitzaldiak ematen dizkiete irisgarritasunari buruz edo entretimendu alderdian zentratzen dira.

Kasu honetan, hitzaldia “turismoan” zentratu da eta pertsona horiek bidaiatzean edo batetik bestera desplazatzean dituzten zailtasunak jakinarazi dizkigute. Horrela, etorkizunari begira gida profesional moduan jardutean era guztietako pertsonei egokitu ahal izango dizkiete turismo-produktuak eta zerbitzuak.

Esperientzia atsegina izan da, pertsona horien lekuan jarri ahal izan dituztelako euren buruak eta errazago ulertu dituztelako beraien eguneroko bizimoduan dituzten eragozpenak. Asko lagundu diete eta benetan izan da mesedegarria askotan oharkabean pasatzen diren gai horiek aurrerantzean kontuan hartzeko.