Abenduaren 13an Lantokiko Prestakuntzan lankidetza eskaintzen digun Versia enpresatik etorri zitzaizkigun hitzaldi bat eskaintzera Informatika mintegiko SMR eta ASIR zikloetako ikasleentzat.
Giza-baliabideen arduradun batek eta gure zenbait ikasle-ohik hitz egin zuten, Lantokiko Presakuntzako egonaldian enpresan izandako esperientziaren inguruan. Benetan aberasgarria ikasleentzat. Gure eskerrik zintzoena Versiakoentzat.