Larunbatean, hilak 29, Bilboko Itsas Museumaren aurrean EUSKELEC ibilgailu elektrikoen Euskadiko 2021eko lehiaketaren egun handiko lasterketa izan zen, eta han izan ginen Elorrieta – Erreka Mari zentrokook ere, azken urteotan bezala.
Propultsio elektrikodun ibilgailuen lasterketa da izatez, lanbide heziketako ikasleek, euren irakasleen laguntzarekin, diseinatu eta eraikitako ibilgailuena. Gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoko lnbide heziketako zentroek hartzen dute parte, baina beste erkidego batzuetakoak ere hurbiltzen dira urtez urte (aurten kantabriakoka eta Aragoikoak ego dira). Guztira 19 talde partaide egon dira aurten.
Gure ordezkariek diseinu onenaren saria irabazi zuten, eta azken sailkapenean 9. tokian geratu ziren. amaitu zuten, ibilgailua pistan 20 minutu luzetan ibilarazi ondoren. Tentsioa, egonezina, hainbat ustekabeko, nerbioak eta emozioa puri-purian zeuden.
¡Zorionak, lantalde guztiari! Eskerrik asko irakasleoi (bate ere Iñaki eta Unai) eta Soldadura eta Galdaragintz eta Fabrikazio Mekanikoko ikasleoi; baita proiektuan nolabait lagundu duzuen guztioi ere, bai proiektuarekiko erakutsitako ilusioagatik eta egindako lan kementsu eta gogorragatik, ez baita betere erraza izan. Baina hortxe duzue ondo egindako lanaren fruitua. Zorionak!