Ikasleen klaketak - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Ikasleen klaketak

Urtarriletik martxora bitartean Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-arloko zikloetako 1. mailetako ikasleek “Telefonoen bidezko Garapenerako Komunikazioaren eta Gizarte Eraldaketarako Tailerrean” hartu dute parte, IKASLEEN KLAKETAK programaren barruan. Tailer horiek hainbat ikastetxetan garatzen ditu KCD-ONGk, Film Sozialak Zine Ikusezina jaialdiaren antolatzaile ere baden erakundeak.

Ikasleek mobilarekin laburmetraiak egiten ikasi dutue, beti ere gai sozialen inguruko istorioak garatuz.

Hona hemen gure ikasleek mobilarekin grabatuta egin dituzten lan batzuk, gustukoak izango dituzuelakoan: DEPENDE, MASCARILLA, ENTREVISTA CORRUPTA eta RAMD+IN.