Soldadurakoak Talgo – CSIC lehiaketan - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Soldadurakoak Talgo – CSIC lehiaketan

Ruddy Mendieta ikasleak, Soldadurako gure zikloko bigarren mailakoak, Iñaki del Cid irakaslearekin batera, Talgo – CSIC Fundazioak antolatutako Sarien V. edizioan parte hartu zuten joandako otsailaren 26an eta 27an, enpresa horrek Rivabellosan, Araban, daukan lantokian.
Lehiaketaren helburu nagusia Lanbide Heziketan soldadura arloan eskaintzen diren zikloak sustatzea da eta egin beharreko zeregina Talgo trenetarako pieza batzuk egitea izan ohi da.
Lanbide Heziketako 17 ikastetxek hartu zuten parte: 1 Gaztela-Leongoa, 4 Madrilekoak eta 12 Euskal Autonomia Erkidegokoak, euron artean Elorrieta – Erreka Mari LHII.
Gure ordezkariak pozik bueltatu ziren, ondo egindako lanaren sentsazioarekin.
Ekainean jakingo dira irabazleak. Zorte on!