Taldean lanean - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Taldean lanean

Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategia zikloko 2.mailako ikasleek TALDE-LANAri buruzko ikastaro batean parte hartu dute, enpresen eskakizunak kontuan hartuz eta 4.0 teknologien ildoari jarraituz.

Parte hartu dutenek oso ondo baloratu dute ikastaroa, bideratu izan den moduari orijinala eta erabilgarria iritzi diotelako batetik, eta beren burua zuzen-zuzeneko partaide aktibo moduan ikusi dutelako bestetik.

Datorren ikasturtean ikastaro hori Elorrieta – Erreka Mari LHIIn eskainiko dugu guztiontzat. Beraz, interesatua bazaude bete ezazu laster jasoko duzun formularioa, IKPP ikastaroetan izena emateko jasoko duzuna, hain zuzen.