Ikasenpresa IX. Azokan - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Ikasenpresa IX. Azokan

Joandako otsailaren 6an Lanbide Heziketako 2.200dik gora ikaslek parte hartu zuten IKASENPRESA IX. AZOKAN ekintzailetza agerian jarri nahian.

Azoka Eibarren izan zen, Untzaga plazan eta Txantza Zelain jarritako stand eta aterpeetan, eta bertan izandako ikasleek ikasgelan garatutako produktuak eta zerbitzuak eskaini zituzten, ekintzailetzarako kultura sustatzeko Ikasenpresa egitarauaren barne landutakoa jendaurrean erakutsiz.

ELORRIETA – ERREKA MARI LHIItik 10 ikasenpresa izan ziren bertan.