Tartanga LH Azoka - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Tartanga LH Azoka

Joandako ostegunean, urtarrilak 16, Erandioko Tartanga LHII institutuan Prestakuntza eta Orientazio III. Azoka antolatu zuten. Bertan, inguruko hamar ikastetxek eta unibertsitatek hartu zuten parte.

Gure institutuak ere stand bat izan zuen azokan eta bi tailer praktiko eskaini zituen: bata, Fabrikazio Mekanikoko departamentuaren ardurapean, 3D Inprimaketaren inguruan; bestea, Nola sortu hotza? izenburupean, Instalazioa eta Mantenimendua departamentuak antolatuta.

Jarduera horien berri jaso zuten DEIA eta El CORREO egunkariek eta, han idatzitakoa irakurrita, begi onez ikusi zituzten gure zentroak proposatutako tailerrok.